ESKERRAK JON ARRETXERI
Basaurin jaio zinen
Arbizura jauzi
Euskara eta kirola
zuretzat nagusi
Iparraldera bidaia
zurekin dugu hasi
Eskerrak Jon Arretxe
eta ondo bizi!
Ondo bizi, ondo bizi, ondo biziii…
Doinua: “Arratsalde honetan”
Apirilaren 19an,
bosgarren mailako ikasleak Iturri Kultur
Etxera joan ginen Jon Arretxe etorri zelako. Aldez aurretik, “Beti
Iparralderantz”, Jon Arretxek idatzitako
liburua, irakurri genuen eskolan, eta idazleak
liburuari buruz berba egin zigun. Oso solasaldi atsegina eta
interesgarria izan zen. Bukaeran berari egindako bertsoa abestu genion eta bere
esker ona adierazi zigun facebook-en.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina