ESKERRAK JON ARRETXERI
Basaurin jaio zinen
Arbizura jauzi
Euskara eta kirola
zuretzat nagusi
Iparraldera bidaia
zurekin dugu hasi
Eskerrak Jon Arretxe
eta ondo bizi!
Ondo bizi, ondo bizi, ondo biziii…
Doinua: “Arratsalde honetan”
Apirilaren 19an, bosgarren mailako ikasleak Iturri Kultur Etxera joan ginen Jon Arretxe etorri zelako. Aldez aurretik, “Beti Iparralderantz”, Jon Arretxek idatzitako liburua, irakurri genuen eskolan, eta idazleak liburuari buruz berba egin zigun. Oso solasaldi atsegina eta interesgarria izan zen. Bukaeran berari egindako bertsoa abestu genion eta bere esker ona adierazi zigun facebook-en.